Manual por capítulos / Kolorea

LABORAL Kutxa kolore ugariko marka da, eta koloreok gure nortasunaren oinarrizko elementuak dira.

Arreta berezia eskaini beharko diogu koloreon zehaztasunari, berdin dio zer euskarritan eta teknikarekin argitaratzen diren.

LABORAL Kutxaren kolore korporatiboek ñabardurez aberasten dute marka. Kolorepaleta original eta bereizgarria sortu da, gure lehiakideengandik azkar bereizteko modukoa.

LABORAL Kutxa markaren kolore-paleta osatzeko, tonu neutro bat (pantone 9043C) aukeratu da, eta atzeko planoak sortzeko lagungarria izango da beti.

Berdea eta Magenta

Kolore horiek elkarren ondoan eta proportzioak betez egongo dira beti. Nortasunari kolorea eta freskotasuna ematen diote. Atzeko planoko kolorearen gainean agertuko dira beti, gurutzearen irudi grafikoaren edo ilustrazioestiloaren bidez. Sekula ez da bata bestetik gailenduko.

Alberjinia-kolorea

Magentak eta berdeak sortzen dute, elkar hartzen dutenean. Beixaren gainean kontraste egiteko testuetan eta izenburuetan erabiliko den kolorea da. Gure piezen dotoretasuna eta bikaintasuna irudikatzen ditu. Tinta bi baino erabili ezin ditugunean, alberjiniaren eta atzeko planoko kolorearen arteko konbinazioa erabiliko dugu.

Beix argia

Pantone 9043 kolorea da gure komunikazioen eta nortasunaren oinarria, eta, beraz, publizitateko eta korporazioko formatu guztietan baliatuko dugu. Garbitasuna eta argitasuna ematen die gure nortasunari. Oro har, unibertso koloreanitza uztartzeko eta euskarritzeko bitartekoa izango da.

Kolorea

Debe loguearse para acceder a este contenido

¿Olvidó su contraseña?
×
×