Manual por capítulos / LABORAL Kutxa nola idatzi
LABORAL Kutxa da gure izena. Testuan zehar idatzi behar dugunean, LABORAL berba eta kutxaren K letra maiuskulaz idatziko ditugu. Horrela, marka sortzen eta berorren eraketari balioa ematen jarraituko dugu. LABORAL
berbaren balioa sendotzen dugu horrela, horixe baita merkatuan bereizten gaituen ezaugarrietako bat eta horrexek laguntzen baitigu komunikazio guztietan gure marka-nortasunari eusten.
Izena letra larriz idatzitako esaldi batean ageri bada, hura ere maiuskulaz idatziko da guztiz.